PARTEHARTZEAREN ETA TURISMOAREN IGOEREK 2009KO ASTE NAGUSIKO BALANTZE POSITIBOA OSATZEN DUTE
2009, ANTZERKIA, GASTRONOMIA, JAIEN BUKAERA, KIROLAK, Kultur Ondarea, MUSIKA, MUSIKA, SU ARTFIZIALAK, TXIKIGUNE, TXUPINA, balorazioa Ez dago erantzunik »• Partehartzea %10 igo da 2008. urterekin konparatuta.
• BilbaoTurismori egindako kontsultak pasa den urtekoak %26 baino gehiago izan dira.
• Jai Batzordeko presidenteak Aste Nagusiko finkapena gertakizun turistiko eta Bilboko ekonomiaren motorea bezala azpimarratu du.
• Isabel Sanchez Roblesek hiritarrei zorionak eman dizkie “sexu erasoen kontadorea zero jartzeagatik”.
Turismo eta Jaietako zinegotzia eta Jai Batzordetako presidenteak, Isabel Sanchez Robles, modu “oso positiboan” baloratu ditu Aste Nagusiko azken edizioaren bederatzi egunak.
“Gogoratuko duzue- komentatu du- jaiak baino lehen hiritarrei bi ideia nagusi jaurti genituen: alde batetik, bilbotar guztiak Aste Nagusiaren inguruan batzea, eta aldi berean, sentimendu eta harrotasun hori festa promozionatzeko erabiltzea; eta beste aldetik, Aste Nagusia abuztuan Bilboko ekonomiaren motorea delaren ideia azpimarratzen genuen”.
Honela ekimen desberdinak sortu dira. Besteak beste, 10 Kultur Ondare Inmaterialaren Altxorra hautaketan parte hartzea. Hautaketa Aste Nagusiak irabazi zuen hiritarren botoei esker. Edo Aste Nagusiko osagarrien salmenta. Kasu honetan, 25.000 jai zapi berriren unitate agortu ziren bakarrik bost egunetan.
Arriskutsuak ziren ekimenak baina azkenean dudarik gabe arrakastatsuak izan dira. Eta abuztuko 15 et 23 artean ikusmin giroa sortzeko lortu dute.
“Beste ideiak –jarraitu du Isabel Sanchez Roblesek- krisialdiarekin eta aurreikustekoa zen gastu atzerakuntza zerikusik zeukan. Horregatik kanpaina bat sortu genuen- apala aurrekoak bezala- eta oso eraginkorra izan dena: Bilbao. Aste Nagusiagatik zabalik”.
Kontzeptu hau, Aste Nagusia Bilboko eta Bizkaiko ekonomiaren motorea abuztuan, jai eragile guztien aldetik babestua izan da zinegotziaren arabera, hostalaritza, alderdi politikoak, komunikabideak eta merkatarien alkarteetik.
“Eta hiritarrengandik- Jai Batzordearen presidenteak azpimarratzen duenez- beren partehartzerik eta konplizitaterik gabe hau guztia ezinezkoa izango zen”.
Jaien datu nagusiek esandakoa bermatzen dute. Programa ofizialaren ekimen nagusienetan 430.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute -2008an %10 baino gehiago-, jai hasierako eta amaierako ekitaldiak kontuan hartu barik edo gastronomikora, kiroletara edo su artifizialetara joandakoak. Aurten Astondoa Pirotekniaren garaipenari esker Epahimahaiaren Sari Nagusia etxean geratu dela, ez dugu ahaztu behar.
Igoera nabarmenak musika programazioan izan dira- %22 gehiago- eta Txikigunean- ia %28 gehiago-, beste aldetik antzerkiaren datuak jaitsi egin dira. Baina jaitsiera honek badauka azalpena.
Arriagan programatutako antzerkia 29.700 ikusle izan du 2008ko 38.750 konparatuta, %23 gutxiago. Kontuan izan behar dugu aurtengo « sesio golfa »ren desagerpena -hau da emaldien %33. Orduan, kale antzerkiak bere goranzko asistentzia maila mantendu duela aintzakotzat har dezakegu. Gas Plazaren Haur Antzerkia, bere aldetik, 15.050 ikusle izan ditu, %32 gehiago.
“Sesio golfa” kentzeko arrazoi nagusia berbenen kokapen aldaketa izan da. Hauek Areatzatik atera dira antzinako Boulevard Kafetegia itzultzeko. Aldaketa
arrakastatsua izan da, guztira 38.900 pertsona egon dira berbenetan, 2008an ia %175 pertsona gehiago.
Turismoari buruzko datuek ere Isabel Sanchez Roblesek emandako balantzea bermatzen dute. Bilbao Turismok 78.515 pertsonak lagundu ditu, pasa den urtean baino %26 gehiago. Pertsona hauen artean, erdia baino gehiago- %52 euskaldunak ziren-, %22 Nazioarteko turistak izan dira eta %26 beste Autonomi Erkidegotik etorritakoak. Nazioarteko turisten artean, %31 Frantziatik etorri dira, %21 Italiatik eta %10 Alemaniatik, gainerakoak, beste herrialdeetatik. Estatuko turistak Kataluniatik etorri dira (%37,6), Madril (%15) eta Valentzia (%13).
Udaleko beste Arloko datuek Jai Batzordearen presidentearen balantze positiboa baieztatzen dute: pasa den urtean baino zabor 32, 5 tona gehiago, desinfektatzaile 30.000 litro gehiago, kaleak garbitzeko %10 ur gehiago, mediku asistentzi %22 gehiago, edo Bilbobuseko zerbitzu berezien %5 erabiltzaile gehiago.
Azkenean, Turismo eta Jaietako zinegotziak hiritarrei eta hiria bisitatu guztiei zorionak eman dizkie “sexu erasoen kontadorea zero jartzeagatik”. Aste Nagusi honetan ez da sexu erasorik izan, Udaletxeak, Berdintasunen, Jaien, Bilboko Konpartsen eta Alde Zaharren Merkatarien Elkartarien artean martxan ipinitako kanpaina ondoren. Kanpainan 30.000 preserbatibo eta txartel telefonoekin erasotako pertsonei laguntzeko banatu ziren.
Azken erantzunak